XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eskola katolikoetarat igorten dutienez edo, haien mentsian, begia etchekiten dienez haurrak dutien eskoletan errelijionia eta ounestatia errespetaturik izan ditian.

Buruzagiak miskandien eretzian gaizki gobernatu direnez.

Senhar emaztek algarri zor dien amorioaren, errespetiaren, fidelitatiaren eta lagungoaren kontre deus egin dienez.

5n Protsimo-lagunari gaizkirik egin denez edo desiratu; houra hastio ukhen denez; aiherkunterik begiratu denez; aharratu denez; besten artian aharrarik phiztu; gaizki mintzatu; eskandal eman; gaizkirik bestez egin erazi.

6n eta 9n Chahutarzunaren kontre egin denez bekhaturik, gogoz, nahiz, elhez, khantuz, behatuz, sogitez, obraz; libru edo kaseta tzar irakourriz; bilkhura lanjerousetan ebiliz; amorio nahasi bihotzian artzera utziz eta begiratuz; besteri okasione gaistorik eman denez; ihouren gaizkialat biltzeko chederik ukhen denez; ezkountiek deus egin dienez ezkountzeko chediaren, santutarzunaren eta obligazionen kontre.